XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narraztien leñua

Berreun eta berrogei ta amar milloi urte inguru da, abelki ezurdun auek munduan azaldu zirala; ezkamaz estaliak, eta, askotan, itxura bildurgarridunak.

Aidean, itxasoan eta legorrean bizi ziran lendabiziko narraztiak.

Kretazeo aroan, munduaren jabe ziran, eta gero, astiro-astiro galtzen joan.

Kondairaz andiko aberedi ontan Ptero-daktiloa, izugarrizko xagu-xarr baten tankerako piztitzarra zan; eta orrez gañera Pluriosaurio igelaria, Dinosauritzar aundia eta Tiranosaurio odolzalea.

Auen ondorengoak dira, gaur beren oituraetan eta guzi ezagunak zaizkigun, lau narrazki-taldeak (Abelaztilariak, lau mallak esaten diete): sugekiak, muskarrak, dortokak eta kokodrilloak.

Narrazti auek, odol otzeko abelkiak, ludi guzian dira, polodietan ezik.

Inguruko giroaren neurrian ibiltzen zaie gorputzaren otz-beroa.

Narrazti-mota batzuen arrautzak, jaio-aurretik kraskatzen dira; beste batzuenak jaiotzekoan; eta besteenak, geroago.

Narrazti-kumeak, jaio orduko, etengabeko burrukari ekin bear izaten diote, bizi al izateko.

Suge-izena esan edo entzun utsak, ikara ematen digu.

Baña, ala ere, geienetan, gizakiaren eta sugekiaren artean, izutiena, ez da, uste oi dana!.

Ankarik gabea, gorputzkera luzekoa, eta ezkama legunez jantzia dalarik, ezagutzen arrexa da narrazti au.

Al dualarik, iñoren begientzat izkutu ibiltzen saiatzen da, ureko edo legorreko bere eize-tokietan; eta, ustegabean, beartua gertatzen danean bakarrik agertzen zaigu.

India'ko sugekobra betaurreko duna, arau ortan ez da sartzen.

Ez bait du gizonari ta elefanteari ere eraso ta eriokor eltzeko bildurrik.

Beren bazkabidea, aragia dute: sugekiak aragi-jaleak dira.

Sugeki-mota bakoitzak, dagokion arrapakiña aukeratzen du, asi moxorroetatik eta errapedunetarañokoen artean; arrautzak eta koskoldunak ere tartean dirala.

Matrail-ezurra ibilkera berezikoa dutelarik, berak diran baño ere aundiagoko aberekiak iruntsi ditzakete.

Boa-sugeek eta piton sugetzarrek, beren biribilki indartsuz estuturik, ito egiten dituzte beren arrapakiñak.

Sugeki pozoidunek, beren mende erori diranai letagiñak sartzen dizkiete aragian, askotan eriogarria oi dan pozoia txertatzeko.

Muskarrak, bigarren aroko saurioetan benetako eredu txikiak, mundu aldeerdi guzietan barreiatuak daude.

Kokodrilloen eta sugekien aide gertukoak dira; ta barano-muskar aundia kaimantzat artu diteke ta ziraun anka-gabea sugetzat.

Ala ere gorputz-zati batzuetan ezberdiñak dira.

Muskarrak, era askotakoak dira, ta mota batetik bestera alde aundikoak.

Abelkitxo auek arrapatu-naian asten dana, arriturik geldituko da maiz, muskarren tokian aren isatsa eskuan duala.

Zirkin oarkabe batean bere izatsa utzita, an zijoak muskarra!.

Batzuetan, leen baño bi edo iru alako luzea azitzen zaio.

Ego-Europako muskarretan aundiena ta ederrena, muskar begiñoduna da (80 cm.).

Lurbiraren beste alderdietan, ba dira, bereiziki ikuskarriak dituzten muskarrak; kamaleoia, kolorez aldatu oi da; Australia'ko moloka , daukan neurriarentzat egundokoak diran arantzez estalia dago; eren suge egalari txikia, margo ederrez jantzia (...).

Kriskitin-sugea: Amerikako lurraldeetan bizi oi da.

Bere isatsean daraman kriskitiña, bata bestearen gañean tajututako adar-zatiz egiña da.

Sugeak isatsa astintzean, karraka-otsa ateratzen du, ta bere etsaiak izutzen ditu.

2 Suge-gorriaren burua (pozoi-xorroa).